XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nikodemo'k dirautso: Baiña aguratu ezkero, zelan jaio?.

Amaren sabelean iñor barriro sartu ta jaio al-daiteke?.

Jesus'ek erantzun eutsan: Bene benetan dirautsut: Urez ta Goteunez barriro biztu ez daitenik, Jaungoikoaren Erreiñuan iñor ezin sartu daiteke Jaungoikoaren Erreiñua, zeruko, erreiñua, Kristo`ren erreiñua edo agintaritza edo jauntza, guztiak bat dira, ta geienetan Jesu-kristo`ren Eliza adierazten dabe.

Aragitik jaiotakoa aragi da.

Aizeak nai dagian tokian putz egiten dau, ta aren otsa dantzuzu (entzuten dozu), ta ez dakizu nondik nora doan.

Alakoxea da Gogoagandik jaio dana.

Nikodemo'k erantzun eta esan eutsan: Ori zelan izan daiteke?.

Jesus'ek, erantzunik, esan eutsan: Israel'en irakasle zu, ta gai oneik ez dakizuz?.

Bene-benetan dirautsut: ba-dakiguna diñogu ta ikusi doguna autortzen dogu: ta ez dozue gure autorra artzen.

Lurreko gaiak azalduaz, ez daustazuez sinistu; ta zelan sinistu zeruko gaietaz itz ba'dagitzuet?.

Eta ez da iñor zerura igo, zerutik jatsi dana baiño, zeruan dagoan Gizasemea.

Eta sugea basamortuan Moises'ek gora jarri ebanez, Gizasemea be gora jaso bearra da Gurutzeko eriotza jasango dauala adirazten dau, guztiak salbatu daitezan, sinistedun gizaki guztiak Aren bitartez betiko bizitza lortu dagien, iñor bere galtzeke.